SARTU HEMEN http://www.plastikalauaizeta.blogspot.com

BLOG HAU EZ DAGO MARTXAN, LOINAZPEN GERATU ZEN OROITZAPENEKIN BATERA. ORDUKO IKASLEAK UNIBERTSITATERA DOAZ IRAILEAN. GAUR EGUN BESTE BLOG HONETAN GABILTZA, LAUAIZETAN: http://www.plastikalauaizeta.blogspot.com

2007-12-03

3DBH PLASTIKA 2 EBALUAKETA MARRAZKIA

Aurreko ebaluaketan sormena, egitura, formak landu ditugu, argiak kolorean duen eraginaz jabetuz. 2. ebaluaketan giza irudia landuko dugu, pertsonai historikoa aukeratu, mozorroa sortu, publizitaterako irudiaren garapena eta eraldaketa jorratu eta ariketa horretan marrazketa erabiliz Greta Garbo zuri eta beltzeko argazkigintza eta telebista garaiko antzezlearen irudia interpretatuko dugu. A5 neurriko orri zuri edo birziklatuan . Ez dugu fotokopiarik nahi. Bertsoa bailitzan irudimena eta adimenaz baliatuz irudiari beste irudiaz erantzungo diogu.
Zein da helburua? Argiak eta itzalak nabarmentzea. Begirada eta keinuaren adierazpena lortzea. Hilea eta aurpegiaren ehundurak ezberdintzea.
Marrazkia Urtarrilaren 12rako epostaz .

2 comentarios:

Unknown dijo...

PLASTIKA

Deskribapena:

Nik deskribatu behar dudan pertsonai ezaguna, nahiko txikia da altueraz, ile luzea eta beltz kolorekoa du, ez du flekillorik eramaten, marra xinple xinple bat buruaren erdian besterik ez ileak alde batera edo bestera klasifikatzeko, koleta bat jartzea da bere apaingarri bakarra.

Betaurreko beltz borobil borobilak ditu, eta burdinezko aparatoa ezpain finen atzean eta hortz txurietan itsatsia. Azalez ere txuri txuria da.

Bera gaztea da, baina ez ditu gazteen arropa janzten, baizik eta amona zaharren belaunetarainoko eta kolore iluneko gona luzeak eta lore koloretsuz apaindutako blusa zabalak ibiltzen ditu, zapatak era amona zaharrek eramaten dituztenen antzekoak.

Nire pertsonaia emakumea da alegia, oso emakume argia, langilea eta lotsatia ere.

Bere lana aldizkari bat zuzentzea da.

Nerea Zamorano Arroyo
3-D
Loinazpe