SARTU HEMEN http://www.plastikalauaizeta.blogspot.com

BLOG HAU EZ DAGO MARTXAN, LOINAZPEN GERATU ZEN OROITZAPENEKIN BATERA. ORDUKO IKASLEAK UNIBERTSITATERA DOAZ IRAILEAN. GAUR EGUN BESTE BLOG HONETAN GABILTZA, LAUAIZETAN: http://www.plastikalauaizeta.blogspot.com


2008-04-18




LEHIAKETA IRABAZI DUGU!
Nahiz eta saririk ez izan ikasleentzat, nahiz eta beraien poltsikotik ordaindu bidaia, nahiz eta poltsiko beretik ordaindu bokatak...han izan ginen IETko taldea, Donostiako Miramar jauregian Lehen Saria jasotzen. Trenez bidaiatu, Donostiatik ibili, Kontxan bainatu, Alde Zaharrean jan, Mimoarekin argazkiak atera, eta azkenean...urduritasunarekin dantzan...eta azkenean... Habanera kantatzen bukatu! On egin eta ZORIONAK IETko ikasle guziei!

2008-03-13

3DBH MOZORROAK ETA KARTELAK
















IKUSI ETA GOZATU
Ikasleen sormen gaitasuna ikus dezakezue Plastikako Picasako gunean. Hori artegile kuadrila! Oraindik ez dago argi irakaslearen meritua norainokoa den. Nik uste dut nahiko portzentai baxua. Ikasleak, lana gogor egin dute, modu alaiean, sormena, teknika eta adimena konbinatuz. Mozorroak bikainak dira, Historiako eta gaur egungo pertsonai ugari, eta haiek erabiliz irudien garapen ezberdinak. Bukaeran publizitaterako kartelak. Mundialak. Hori dena, eta ikasleen alde, modu azkarrean lan egin behar izan dute, saioak gutxitxo baikenituen. Ez daude denak, baina bilduma honek guztiak ordezkatzeko aberastasuna du.

2008-03-04

brunne

4DBHko ikasleak Firenzeko Brunelleschiren arkitektura modernoko aintzindari izandako katedral famatuaren irudi interpretazioak.



2008-02-27

2dbhd

Hemen ikus ditzakegu 2DBH ko ikasleak Komikia sortzen burubelarri lanean gustora...Pertsonaiak, istorioa, onomatopeiak, elkarrizketak, plano motak,...Emaitzak laster, picasako betiko lekuan plastikako lanak ikusgai!

komikia



2008-02-22



Hemen gabiltza 4 DBHko PLASTIKAKO ikasleak azterketa egiten 08ko Otsailaren 21ean Beasaingo Igartza inguruan. Emaitzak hurrengo atalean...

2008-02-14

IET aukerako ikasleak bi lan burutu behar dituzue ebaluaketa amaierako: Batetik, kartulina eta soinuz osaturikoa. Hemen dituzue frame batzuk. Bestetik, soinuz osaturikoa irudi abstraktuetan.








Euskaltube.com webgunean iazko iragarki ariketaz gain, aurtengo animazioak jarriko ditugu...hoien aurrerapena honako hau...oso ona: