SARTU HEMEN http://www.plastikalauaizeta.blogspot.com

BLOG HAU EZ DAGO MARTXAN, LOINAZPEN GERATU ZEN OROITZAPENEKIN BATERA. ORDUKO IKASLEAK UNIBERTSITATERA DOAZ IRAILEAN. GAUR EGUN BESTE BLOG HONETAN GABILTZA, LAUAIZETAN: http://www.plastikalauaizeta.blogspot.com


2007-12-18

2DBH KOMIKIA EGITEKO TEORIA












KOMIKIA
2 DBH PLASTIKA LOINAZPE BHI 0708 2. EBALUAKETA
0607 Ikasturteko komikiak eta Plastikako beste mailetako aurten eta iazko ikasleen lanak ikusgai: www.picasaweb.google.com/plastika001
MARRAZKI MOTA
Komikia egiterakoan prozedurak kontuan izango ditugu gure istorioa kontatzeko. Kontuan izango dugu marrazki mota, estiloa, marra mota, irudikapen mota, koloreak eta pintzelkadak.
Kontuan izango dugu planotik planora sortzen den hizkuntza narratiboaren bilakaera, planoz plano, denbora eta erritmoa.
Kontuan izango dugu narrazioaren mugimendua, mugimendu adierazleak eta onomatopeiak.
Kontuan izango dugu zer eta nola kontatuko dugun, adierazpen maila eta intentsitate dramatikoa.

AINTZINDARIAK
Komikia gizakia sortu zenetik bizi da gurekin. Kobazuloetako zapaietatik hasi, Faraoien Egiptoko Inperiotan jarraituz, Erdi Aroko elizetako margoetan, liburuetan, etab. Gaur egun arte, non Interneten aurki eta ikus dezakegun.

EGITURA
Planoak dira komikiaren egituratzaileak. Planoz plano denbora, espazioa eta narrazioa egiturako dugu. Planoetan ikuspuntua mugitu daiteke, angeluak sortuz, adibidez lur mailan begirada jarriz. Ezagutu ditzagun plano motak:
Plano orokorra: paisaia nagusi, deskriptiboa.
Lehen planoa: Pertsonaiari garrantzia, aurpegia, adierazpena.

Kontrapikatua: Ikusleak behetik gora dakusa, bildurra adieraziz.






Pikatua: Goitik behera.
Plano Osoa: Informazio guztia, Osorik.
Zehaztasun Planoa: Osotasunaren zatia denean.
Zehaztasun Planoa kasu honetan begien Lehen Planoa dira.





ADIERAZPENA LANDU
Marra laguntzaileak. Onomatopeiak.
Plano Erdia. Garrantzitsuena agerian, pistola eta aurpegia.





MUGIMENDUA PLANOAREN BARNEKO MARRAZKIAN
Irudiak mugituko ditugu kuadrotik kuadrora, pertsonaiak narrazioagatik mugitu behar direlako ( korrika,... ) eta adierazpen mailagatik ( begiradak, onomatopeiak, logika narratiboa,...)
Planoak jarraian jarriz Plano mugimendua ( zooma ) sor daiteke.
Planoz plano. Lekuz leku. Pertsonaiak nondik nora doaz komikilariaren aginduetara.



Mugimendua adierazten duten marrak.

MARRAZKI MOTAK BERARIAZKO NORTASUNA EMANGO DIO KOMIKIARI.


LABURBILDUZ PAUSU HAUEK BEHARREZKOAK DIRA: IDEIA ETA ISTORIOA. PLANOTAN BANATU. MARRAZKI MOTA ERABAKI ETA MARRAZTU. PLANOZ PLANO ZER KONTATU DENBORA, ADIERAZPENA ETA INTENTSITATE NARRATIBOA AHAZTU GABE. Mugimendu marrak eta onomatopeiak jarri eta hitzez beteriko bokadiloak, izenburua eta egilearen izena.

2007-12-04

3DBH PLASTIKA 2. EBALUAKETA ARGAZKIAK


ARGAZKIAK

Horrelako argia halako itzala. Hiru argazki dijital egin eta posta elektroniko honetara bidal itzazu: mikelmendizabal@loinazpe.net

1- Argi eta itzal gogorra. Aurpegia.
2- Argi eta itzal leunak. Objetoa.
3- Iluntasuna eta argi iturri txikiak zerbaiten disdira adierazten. Logela.

Urtarrilaren 12rako.

2007-12-03

4DBH PLASTIKA ARKITEKTURA


ARKITEKTURA

Gogoratu Urtarrilaren 15erako Eraikin modernoak Argazki erraldoian itsatsiko ditugula. Erabili Sarea ikertzeko eta Diseinu aberatsa egin. Gogoratu: Eraikin bakarrekoa edo taldea(hospitala adb.) izan daitekeela.

2DBH PLASTIKA KOMIKIA

KOMIKIA 2DBH


2. Ebaluaketako helburu nagusiak bi dira: marrazketa artistikoa ikastea eta komikia gauzatzea. Horretarako etxerako lana daukazue ikasle maiteok. Komikia egiteko beharrezkoa den istorioa biltzea. Oporrak primeran datozkigu horretarako: mahai ondoko izeba bidaiariaren bidai kontakizunak, osabaren istorio barregarriak, laburmetraiak, liburuak, txisteak, lagungiroa, irudimena...Zerbait kontatuko dugu...alaia, barregarria, dramatikoa, deskriptikoa, abenturazkoa, historikoa,...bost minutun gertatuko den pasadizo azkarra edo urteak daramatzan kondaira, bizitza bezain erreala edo bizitza bezain absurdoa,...ametsak...
Hurrengo atalean komikia egiteko plano motak eta prozedurak azalduko ditugu hemen. Aurrena istorioa asmatu eta Urtarrilaren 10rako Blogera erantzuna bidali

3DBH PLASTIKA 2 EBALUAKETA MARRAZKIA


Aurreko ebaluaketan sormena, egitura, formak landu ditugu, argiak kolorean duen eraginaz jabetuz. 2. ebaluaketan giza irudia landuko dugu, pertsonai historikoa aukeratu, mozorroa sortu, publizitaterako irudiaren garapena eta eraldaketa jorratu eta ariketa horretan marrazketa erabiliz Greta Garbo zuri eta beltzeko argazkigintza eta telebista garaiko antzezlearen irudia interpretatuko dugu. A5 neurriko orri zuri edo birziklatuan . Ez dugu fotokopiarik nahi. Bertsoa bailitzan irudimena eta adimenaz baliatuz irudiari beste irudiaz erantzungo diogu.
Zein da helburua? Argiak eta itzalak nabarmentzea. Begirada eta keinuaren adierazpena lortzea. Hilea eta aurpegiaren ehundurak ezberdintzea.
Marrazkia Urtarrilaren 12rako epostaz .

3DBH PLASTIKA 2. EBALUAKETA


MARRAZKIA ZURI ETA BELTZEZ, GRETA.
Giza irudia lantzen ari gara. Aurreko ebaluaketan sormena landu dugu, espazioa, egiturak, formak eta kolorearen aldaketa argiarekiko. Giza irudia lantzerakoan pertsonai historikoa aukeratu eta mozorrotuko dugu. Irudi hortaz baliatuz publizitatea jorratuko dugu irudiaren garapena eta eraldaketa aztertuz. Marrazkia eta behaketa lantzeko honako emakume aurpegia interpretatuko dugu zuri eta beltzez.
A5 neurriko orri zuri edo birziklatuan Greta Garbo zinema eta argazgigintza zuribeltz garaiko aktore ospetsua marraztuko dugu argazki hontaz baliatuz. Zein da helburua? Argi eta itzalak nabarmentzea. Proportzioa, kontrakorik nahi ez bada behintzat, mantentzea. Begirada eta keinuaren adierazpena. Hilearen eta aurpegiaren ehundura ezberdintzea.
Ez dugu nahi fotokopia. Irudia behatu, aztertu eta bertsoa bailitzan erantzun grinatsu marrazten.

3DBH PLASTIKA 2 EBALUAKETA


2 Ebaluaketan Blog honen bitartez era dibertigarrian eta ikasteari uko egin gabe unitate batzu landuko ditugu . Lehenengo ariketa pertsonai historikoa aukeratzea izango da. Ondoren, ihauteriak hurbiltzear daudenean, argazkigintza dijitala landuko dugu pertsonaiaz mozorrotuz eta platoko irudia ateraz. Bukatzeko, irudi hori eraldatuko dugu ordenagailuz publizitaterako kartela moduan prestatuz: kafe antzokia, antzerkia, musika taldea, laburmetraia, dokumentala, telesaila, etab.

Ikasle bakoitzak aukeratutako pertsonaiaren deskribapen fisikoa eta psikologikoa egin eta ERANTZUN moduan, ikaslearen izena ez ahaztu, hona helarazi, Urtarrilak 12rako.

Pertsonaiak bilatzeko Sarean Wikipedia edo antzekoak erabil ditzakezue. Zehatzak izan, ez luzatu gehiegi, eta misterioa mantendu argazkiak egin arte.

2007-09-12

3DBH IKUSENTZUNEZKO TAILERRA IET















IETn edukin ezberdinak landuko ditugu eta jarrera egokiarekin hainbat prozedura aurrera eramango ditugu. Astean bi saio ditugunez, asteartean Plastika gelan egingo dugu lan eta ostiraletan INFORMATIKA 2 gelan.
Gai nagusiak honako hauek dira:
Animazio birtuala ordenagailuz
Laburmetraia bideo editatuan
Publizitatea bideo editatuan
Berria antzeztu telebistarako moduan
Animazioa tradizionala
Animazioa plastilinaz
Tira komikoa eta fotonobela
Bideoartea eta efektu bereziak
Irudi eta soinua: power point aurkezpenak
Flash animazioak
Irudi geldoa: diseinu grafikoa
Unitate didaktikoak ikusteko klikatu hemen. Blog hau Plastikakoa da eta bertan ikasle eta irakaslearen arteko komunikazio berria sortzeko balio digu. Gehiago ikasi nahi duenak gune honetan izango du parada helbide ezberdinetatik informazio gehiago eskuratzeko, iradokizunak egiteko eta baita ere, hemendik, irakasleak etxeko lanak bidaliko ditu. Etxeko lan gutxi, kontzeptuak lantzeko eta ahal den neurrian modu dibertigarrian ikasteko.

2007-09-11

4DBH PLASTIKA Mondrian eta Duchamp


Mondrian artegilearen lana ikertu eta analizatu ondoren, Marcel Duchamp izeneko artegile frantziarraren lan nagusia bilatuko dugu Googlen bitartez. Hiru irudi aipagarrienak aukeratu eta galdera hauek erantzungo ditugu. 1- Zer formato eta teknika erabili dituen. 2-Zer ikusten den. 3-Zer adierazi nahi duen orokorrean artegile honek bere lanen bitartez. OHARRA: Dadaismoa. Nihilismoa. Arte modernoaren aintzindariak. Ready Made. Deskontestualizazioa.

2007-09-04

PLASTIKALOINAZPE0708

Hau da Plastika arloan etxetik elkar komunikatzeko gunea. Bertan Unitate Didaktikoen kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak bereganatzeko lehioa. Ikasleak aukera izango duzue hemendik edukinak jaso eta ariketak garatzeko eman beharreko pausuen informazioa.